Bilbao, 2009ko abenduaren 29a

 

Xakelari horiek,

 

Honekin batera 2010eko Taldekako Ligaren informazio daukaten artxiboak doaz. Ohiko posta bidez ere bidali zaizue.
 
Lizentziei dagokien faktura urtarrilean bidaliko da.
 
Gogorarazten dizuet urtarrilaren 10ean, goizeko 10etan, Conteneo Bilbao Haitzak xake taldearen egoitzan Bizkaiko Emakumezko Txapelketa jokatuko dela bi mailatan: federatuak eta federatu-gabeak.
 
Horren ondoren, arratsaldeko 7retan, egoitza berdinean, 2009ko Bizkaiko txapeldunei garaikurrak banatuko zaizkie (maila ezberdinetan lehen postuan sailkatu direnei: Taldekako Liga, banakako txapelketak, gazteak eta xake azkarrean).

 

Adeitasunez,


Miguel A. Quintana

BXF Idazkaria

Artxiboak:  ARAUTEGIA,   JOKALEKUAK,   LIGAKO KUADROAK,    TALDEAK