BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ESKOLARTEKO JOKOEN I. TXAPELKETA



Datorren urtarrilaren 24an izango da banakako lehendabiziko txapelketa, eta aurreko urteen antzera, hasierako fasean 4 txapelketa izango dira.

Horren ondoren, aurrez finkatutako baremoen arabera hobekien sailkatu direnen arteko finala izango da.


Txapelketa goizeko 9:30etan hasiko da. Lehen txanda bertaratu diren jokalariekin hasiko da, eta beranduago umerik helduko balira 2. txandan batuko dira txapelketara.


Lehendabiziko txapelketaren datuak ondorengoak dira:


Data: 2010eko urtarrilaren 24a.

Hasiera ordua: 09:30 a.m.

Bukaera: 14:00 eta 15:00 artean.

Jokalekua: Colegio Jesuitas Ikastetxea, Bilbao.

Izen-ematea: begiralearen bitartez, edo Bizkaiko Federakuntzara deituta 944415231 (astelehen, asteazken edo ostiraletan 19:00etatik 21:00etara) jokalariaren izena, bi abizenak, jaiotze-data eta ikastetxea emanda.

Izena emateko epea: txapelketa jokatu aurreko astean.


Hurrengo txapelketen datak ondorengoak dira:


Otsailak 7 Leioa Sakoneta Kiroldegia

Otsailak 21 Sestao La Benedicta Kiroldegia

Martxoak 7 Durango Landako Kiroldegia


Banakako Bizkaiko finalak martxoaren 14 eta 21ean izando dira oraindik zehazteko dagoen jokalekuan.


Taldekako txapelketaren hasierako fasea apirilaren 25ean izango da Abadiñoko Probalekuan, eta ondoren erdiko fasea jokatzeko eskubidea izango dute benjamin eta alebin mailako 8 talde homogeneo hoberenek, eta infantiletan haserako fasean parte hartzen duten talde kopuruaren arabera izango da. Erdiko fasea maiatzaren 9an Abadiñoko Errota Kultur Etxean (Matiena) izango da. Taldekako finala Aldundiak erabakitzen duen jokalekuan izango da, maiatzaren 23an goizez.


Informazioa zuen onurarako delakoan, adeitasunez


Izpta.:




Koldo Urbieta Gabancho

Xakearen Eskolarteko Teknikaria