MIME-Version: 1.0 Content-Type: multipart/related; boundary="----=_NextPart_01C82560.BB21ECF0" This document is a Web archive file. If you are seeing this message, this means your browser or editor doesn't support Web archive files. For more information on the Web archive format, go to http://officeupdate.microsoft.com/office/webarchive.htm ------=_NextPart_01C82560.BB21ECF0 Content-Location: file:///C:/2F8BE08B/BizkaikoXakeFederazioarenEstatutuak.htm Content-Transfer-Encoding: quoted-printable Content-Type: text/html; charset="us-ascii" MODELO

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BIZKAIKO XAKE FEDERAZIOAREN ESTATUTUAK

 =

 =


 

 

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

 

1. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Erakunde horrek nortasun juridikoa eta jarduteko gaita= suna du, eta kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak, kirol-taldeak eta bestel= ako erakundeak Bizkaiko Lurraldean biltzen ditu, xakea egin, sustatu eta antolatzeko xedearekin.

 

 

2. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioa Euskal Herriko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen bidez arautzen da, bai eta Euskal Herriko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretua= ren, Legea garatzen duten gainerako xedapenen, estatutu honen nahiz estatutu zehatzen eta organoek hartutako akordio baliozkoen bidez ere.

 

 

3. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioaren egoitza Bilbo= ko (PK 48013, Bizkaia) José María Escuza kalearen 16. zenbakian kokatzen da.

 

 

4. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioak Xakeko jarduera= eta txapelketa ofizial guztiak, eta, hala denean, Bizkaiko lurraldean konfigura= tu edo definitutako modalitate horren diziplinak bultzatu, kalifikatu, baimend= u, ordenatu eta antolatzen ditu, Euskal Xake Federazioaren txapelketei eta Bizkaitik kanpo egiten diren jarduerei kalterik egin gabe.

 

 

5. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioa Euskal Xake Fede= razioaren barruan kokatzen da.

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioak autonomia-erkidegoko modalitate horren Bizkaiko kirol federatua ordezkatzen= du, eta estatu nahiz nazioarteko ordezkaritza Euskal Xake Federazioari dagokio.=

 

 

6. ARTIKULUA

 

Helburuak bete ahal izateko, Federazioak hurrengo eginkizunak beteko ditu:

a) Kirol federatuaren jarduera Bizkaiko lurraldean antolatzea.

b) Xakeko txapelketa e= ta jarduera ofizialak Bizkaian antolatzea.

c) Parte-har= tzeari eta txapelketari buruzko arauak ezartzea, hala denean, goi mailako lurralde-eremuko federazioek emandako arauei kalterik egin gabe.=

d) Xakea aut= onomia mailan ordezkatzea, eta eremu horretako nahiz estatu eta nazioarteko txapelketetan estamentu guztien parte-hartzea bultzatzea, betiere bere eskumeneko gaiak diren heinean.

e) Xakeko Federazioaren lizentzien izapidetza egitea, Euskal Xake Federazioak hori lu= zatu dezan horrek ezarri betekizunen eta prozeduren arabera.

f) Jardueraren garapen= ean sortzen diren kirol-gatazkak ezagutu eta konpontzea, organo judizial eta ar= bitraje-organoek duten eskumenari kalterik egin gabe.

g) Arauen be= tepena zaintzea eta diziplina-ahala egikaritzea horiek kontuan izanda.<= /span>

h) Euskal Xa= ke Federazioarekin lankidetzan jardutea kirolean debekatutako gai eta multzo farmakologikoak eta arauzkoak ez diren metodoen erabilera prebenitu, kontro= latu eta errepresiopean jartzeko, horretarako zehaztu arauketari helduta.

i) Xakeko teknikarien eta epaileen prestakuntzan lankidetzan jardutea, horretarako zehaztu arauketari helduta.

j) Baliabide ekonomiko propioen helburua eta atxikipena ezartzea, bestelako erakundeen jarduera garatzeko igorritako baliabideak kudeatzea eta baliabide guztien aplikazio egokia kontrolatzea.

k) Federazio= horri atxikita dauden klubek nahiz kirol-taldeek jaso ditzaketen diru-laguntzen aplikazioa eman eta kontrolatzea.

l) Euskal He= rriko administrazioekin lankidetzan jardutea kirol-sustapenaren helburuak betetze= ko, bereziki, 14/1998 Legeak federazioei zuzenean emandako lankidetza- eta aholkularitza-eginkizunei dagokienez.

 &nb= sp;       m) Kirol-estatutuak eta -arautegiak eratzea.

n) Bere lurraldean garatzen den kirol-modalitate horretan emakumezkoen eta gizonezk= oen arteko berdintasuna sustatzea, eta, ahal den neurrian, bermatzea.

ñ) Oro har, kirol-modalitate hori sustatu eta hobetzeko komenigarria den guztia xedatzea.

 

7. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioak bere eginkizunak Euskal Xake Federazioarekin, eta, hala denean, Euskal Federazioaren barruan dauden bestelako lurralde-federazioekin koordinatuta garatuko ditu.

 

Bizkaiko Xake Federazioak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan jardungo du eta horiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu helburuak, kirol-programak, aurrekontuak eta funtzio publikoekin zerikusia duten eskuordetutako gainerako alderdiak zehazteko. Hitzarmen horiek izaera juridiko-administratiboa izango dute.

 

Gisa berean, Bizkaiko Xake Federazioak Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera kontratu-programak sinatu ahal izango di= tu. Halakoetan, gutxienez ere, finantzaketa-aurreikuspenak, helburu zehatzak edo eskuratu beharreko helburu zenbatgarriak jasoko dira, baita aipatu helburuak ebaluatu eta auditatzeko mekanismoak ere.

 

 

8. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioan debekatuta dago arraza, sexu, erlijio, iritzi edo sinismenen edota bestelako inguruabar pertsonalen nahiz gizarte-inguruabarren ondoriozko bazterkeria.<= /span>

 

 

 

II. TITULUA

FEDERAZIOAREN INTEGRAZIOA. LIZENTZIAK

 

 

9. ARTIKULUA

 

1.- Federazioaren lizentzia titularrari (pertsona fisikoa edo juridikoa) ematen zaion agiri pertsonal eta eskualdae= zina da. Agiri horrek Bizkaiko Xake Federazioko kide izatea eta txapelketa ofizialetan parte hartzea ahalbidetzen du, betiere kasuan kasuko arauak kon= tuan izanda, baita goi mailako lurralde-eremuko txapelketa ofizialetan parte har= tzea ere, indarreko arauketan ezarri kasuetan eta baldintzetan.

 

2.- Federazioaren lizentzia bakarra izang= o da Euskal Herri osoan eta atxikipen bikoitza dakar, Bizkaiko Xake Federazioari= eta Euskal Federazioari egindakoa, hain zuzen.

 

3.- Bi federazioei egindako atxikipena ka= suan kasuko lizentzia eskuratuta egiten da.

 

4.- Bizkaiko Xake Federazioak, behin Eusk= al Federazioarekin ados jarrita, aisia-txartela edo zerbitzu-txartela sortu ah= al izango du. Txartel horrek ez du izaera ofiziala eta izena borondatez eman a= hal izango da, baina ez dakar txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubiderik, ezta Federazio honetan sartzeko eskubiderik ere. Hain zuzen ere, txartel horrekin kirol-jarduera ez-ofizialetan parte hartu edo zerbitzu jakin batzuk eskuratu ahal izango dira.

 

 

10. ARTIKULUA

 

1.- Bizkaiko Xake Federazioa kirol horretako federazioaren lizentzien izapidetza egiteko erakunde eskudun bakarra da, eta lizentzia horiek Euskal Xake Federazioak luzatuko ditu. <= /p>

 

2.- Euskal Xake Federazioak lizentzien agiri-, kirol- eta ekonomia-araubidea, horien eskubideak eta betebeharrak, iraupena, indarraldiaren hasiera, kategoriak, kuotak, prozedura, formatua e= ta gainerako antzeko gaiak arauz ezarriko ditu. Horri kalterik egin gabe, bi federazioek euren eskumenak garatuko dituzte kasuan kasuko arautegien, eta, hala denean, koordinazio-akordio edo -hitzarmenen bidez.<= /p>

 

3.- Bizkaiko Xake Federazioak federatuengandik borondatez kuota gehigarria jaso ahal izango dute zerbitzu= eta jarduera zehatzak finantzatzeko.

 

4.- Bizkaiko Xake Federazioak lizentzia bakoitzaren zenbateko garbia likidatu ahal izango du Batzar Orokorrak onetsitako baldintzetan eta urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 24.5 artikuluan ezarritakoari helduta, eta ostean hori Euskal Federazioari emango zaio. Zenbateko garbi hori zenbateko gordinari goi mailako lurralde-eremuko= txapelketetan parte hartzeagatik ordaindu beharreko aseguruak eta kuotak nahiz Euskal Federazioaren Batzar Orokorraren ariora Lurralde Federazioak ordaindu behar= reko zenbatekoak kendu ostean lortzen da.

 

 

11. ARTIKULUA

 

1.- Lizentzien formatua eta edukia Euskal Xake Federazioaren Batzar Orokorrak onetsiko ditu eta lizentzia horietan nahitaez Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira.

 

2.- Bizkaiko Xake Federazioak federatu na= hi duten interesdunei federazioen lizentzien betekizunei eta ondoreei buruzko informazioa emango die eta federazioan afiliatzeko beharrezkoak diren agiri= ak eta datuak jasoko ditu.

 

3.- Lizentziak Euskal Xake Federazioak luzatuko ditu. Hain zuzen ere, lizentziok komunikazioaren teknologiak behar= bezala aprobetxatzea ahalbidetzen duten baldintza teknikoak biltzen dituen euskarr= ian eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako zehaztapen teknikoen arabera luzatuko dir= a.

 

4.- Hona hemen lizentziaren agirian jasoko diren kontzeptuak:

 

a)&n= bsp;    Nahitaezko aseguruen kuota.

b)&n= bsp;   Euskal Xake Federazioari igorritako kuota

c)&n= bsp;    Bizkaiko Xake Federazioari igorritako kuota=

d)&n= bsp;   Hala denean, goi mailako lurralde-eremuko txapel= keta ofizialetan parte hartzeko kuota.

 

5 .- Lizentziaren agirian urtarrilaren 31= ko 16/2006 Dekretuaren 25.4 artikuluan ezarri edukiak jasoko dira.<= /span>

 

 

12. ARTIKULUA

 

1.- Lizentzien iraupena urtebetekoa izango da, egutegiko urtea oinarri izanda, salbu eta Euskal Xake Federazioak beste= lako xedapena ezarri duenean.

 

2.- Euskal Xake Federazioak Lizentzien Arautegian pertsona federatu batek izan ditzakeen lizentzien bateragarritasunaren kasuak, baldintzak eta ondoreak zehaztuko ditu.

 

 

 

III. TITULUA

GOBERNU-, ADMINISTRAZIO- ETA ORDEZKARITZA-ORGANOAK

 

 

13. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioan hurrengo gobern= u-, administrazio- eta ordezkaritza-organoak egongo dira:

 

 &nb= sp;       a) Batzar Orokorra bezala izendatutako gobernu-organoa.

b) Kide anitzeko Administrazio-organoa. Horri Zuzendaritza Batzordea deritzo.

c) Ordezkaritza-organo= a. Horren titularra Federazioko presidentea izango da.

 

 

 

I. KAPITULUA

BATZAR OROKORRA

 

 

14. ARTIKULUA

 

Batzar Orokorra federazioko gobernu-organ= orik garrantzitsuena da, eta, gutxienez ere, hurrengo eginkizunak beteko ditu:

 

 &nb= sp;       a) Presidentea aukeratzea.

 &nb= sp;       b) Federazioko kontuak eta aurrekontuak onestea.

 &nb= sp;       c) Estatutuak eta horien aldaketak onestea.

 &nb= sp;       d) Zentsura-mozioa onestea.

 &nb= sp;       e) Txapelketa ofizialen egutegia onestea.

 &nb= sp;       f) Federazioaren jarduketa-plana onestea.

 &nb= sp;       g) Federazioen arautegiak eta horien aldaketak onestea.

h) Ondasun higiezinak xedatu, besterendu eta zamatzea, maileguak eman eta zorraren edota ondarear= en zati alikuotaren tituluak igortzea, estatutu hauetan ezarritakoaren arabera= .

     i) Federazioaren bereizketa erabakitzea.

 j) Batzar Orokorraren onespena behar duten bestelako erabaki garrantzitsuak hartzea.

 

 

        

 

15. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Bizkaiko Xake Federazioaren Batzar Orokorra lau urtetik behin aukeratuko da bozketa librea, zuzenekoa, berdina= eta isilpekoa aplikatuta.

 &nb= sp;      

2.- Hauteskundeak beti udaleko joko olinpikoen datetan egingo dira.

 

3.- Salbuespenez, eta Bizkaiko Foru Aldun= diak aurretiaz beren beregi emandako administrazio-baimenarekin, hauteskunde-prozeduraren hasiera atzeratu edo aurreratu ahal izango da hori zehaztu datetan hastea ezinezkoa denean.

 

 

16. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Batzar Orokorra klubetako eta kirol-t= aldeetako estamentuek, kirolariek, teknikariek eta epaileek osatuko dute, jarraian azaldutako proportzioan:

 

a) Batzarrek= o kide guztien %80ko klubetako eta kirol-taldeetako estamentuaren ordezkaritza.

b) Batzarrek= o kide guztien %10eko kirolarien ordezkaritza.

c) Batzarrek= o kide guztien %10eko teknikarien eta epaileen ordezkaritza, hauteskundeen deialdi= an dauden estamentu bakoitzaren lizentzia kopurua oinarri hartuta.<= /span>

         =

 

2.- Batzar Orokorreko kideen kopurua Hauteskunde Batzordeak zehaztuko du, hauteskunde-errolda, eta, hala denean, Hauteskunde Arautegian ezarritakoa kontuan hartuta.

 

3.- Batzarra, gehienez ere, 200 kidek osa= tuko dute.

 

 

17. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Klubetako eta kirol-taldeen estamentu= aren ordezkariak, hori eskatu eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan i= zena eman eta Bizkaiko Xake Federazioari atxikita izanik, hauteskundeen denboral= dian gutxienez 5 lizentziaren izapideak egin eta aurreko denboraldian halakoa izateaz gain, hauteskundeen denboraldian kirol-jarduera egin eta aurreko denboraldian hori izan duten klub eta taldeetako ordezkarien artean aukerat= uko dira. Irizpideak arauz ezarriko dira kirol-jarduera garrantzitsuaren kontze= ptua ulertzeko.

 

Edozein kasutan ere, Batzar Orokorrean aurretik aipatu betekizunak betetzen dituen klub edo kirol-talde bakoitzetik gutxienez ordezkari bat egongo da.

 

2.-Klub edo talde bakoitzak eman beharreko botoa federatutako pertsonen eta/edo taldeen kopurua aintzat hartuta haztat= uta egingo da. Klub bakoitzak eman beharreko boto-kopuruaren mailaketa hurrengoa izango da, arauzko garapenari kalterik egin gabe:

 

o      = 5 eta 20 lizentziaren artean, ordezkari bat.

o      = 21 eta 40 lizentziaren artean, 2 ordezkari.

o      = 40 lizentzia= baino gehiago, 3 ordezkari.

 

 

18. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Kirolarien ordezkariak hemezortzi urt= etik gorako kirolarien artean aukeratuko dira, baldin eta horiek hauteskundeen denboraldirako indarreko lizentzia badute eta aurreko denboraldian ere hori indarrean izan badute. Ordezkaritza hori aurretik aipatu baldintzak betetzen dituzten hamasei urtetik gorako kirolariek aukeratuko dute.

 

2.- Teknikariak eta epaileak hauteskundeen denboraldirako indarreko lizentzia izan eta aurreko denboraldian ere hori indarrean izan dutenen artean aukeratuko dira, lizentziaren kategoria kontu= an hartu gabe.

 

3.- Horiek zein eperako aukeratu eta epea= ldi horretan Batzar Orokorreko kideen artean plazaren bat hutsik geratu bada, orduan Batzar Orokorreko azken hauteskundeetan estamentu bakoitzeko ordezko= en zerrendaren buruan dagoen pertsonak edo erakundeak beteko du, Hauteskunde Arautegiak horretarako ezarri prozedura aintzat hartuta.<= /p>

 

 

19. ARTIKULUA

 

1.- Batzar Orokorrak ohiko eta aparteko bilerak egingo ditu.

 &nb= sp;      

2.- Batzar Orokorraren ohiko bilera urtean behin egingo da, urtearen lehenengo sei hilabeteetan, kontuen eta aurrekont= uen egoera onesteko. Egutegi ofiziala denboraldia hasi aurretik onetsi beharko = da.

 

3.- Batzar Orokorraren aparteko bilera hurrengo gaiak eztabaidatzeko egingo da:

 &nb= sp;       a) Hauteskundeak egiteko.

 &nb= sp;       b) Zentsura-mozioa.

 &nb= sp;       c) Estatutuak onetsi edo aldatzeko.

 &nb= sp;       d) Federazioa bereizteko.

     e) Arautegiak on= etsi edo aldatzeko.

 

 

20. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Ohiko eta aparteko Batzar Orokorren deialdia Federazioko presidenteak ofizioz egingo du, Zuzendaritza Batzordeak edo Batzar Orokorreko kideen %5ek hala eskatuta. Halakorik egin ezean, edo = presidenteak batzarrerako deialdia egiteko betebeharra betetzen ez badu, Zuzendaritza Batzordeak, gehiengo soilaren bidez, edo Batzarreko kideen %5 ordezkatzen d= uen kolektiboak deialdia egitea eskatu ahal izango du.

 &nb= sp;            =     

2.- Presidenteak Batzarrerako deialdia gehienez ere egutegiko 15 egunetan egingo du, kasuan kasuko eskabidea egiten denetik zenbatuta. Presidenteak deialdia zehaztutako epean egin ez badu, or= duan Zuzendaritza Batzordeak, edo, hala denean, batzarkide eskatzaileek horren deialdia egin ahal izango dute.

 

 

21. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Batzar Orokorreko deialdia, dela ohikoa d= ela apartekoa, eguneko gai-zerrendarekin batera, Batzarreko kideei idatziz komunikatuko zaie, gutxienez 15 eguneko aurrerapenarekin. Idatzizko komunikazioa baliozkoa izango da faxez, postaz, helbide elektronikoaren bid= ez edo erregistratzea edo gordetzea ahalbidetzen duen beste edozein baliabider= en bidez egiten bada.

 

 

22. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Batzarreko kideek presidenteari eskatu ahal izango die eguneko gai-zerrendan gai interesgarriak jasotzea, baldin e= ta eskabidea, gutxienez, Batzarreko kideen %5ek egin badu, jaso beharreko gaia Federazioaren interes orokorrekoa denean; edo estamentu bateko kideen %5ek = egin badu, jaso beharreko gaia estamentu horrentzat interesgarria denean. Edozein kasutan ere, eskabidea gutxienez Batzarraren deialdia egin aurreko egutegiko bost eguneko aurrerapenarekin egin beharko da.

 

2.- Eguneko gai-zerrendan jasotzeko propo= satu den gaia ukatzen bada, eskatzaileari komunikatu beharko zaio, ukatze hori eragin duten arrazoiak azalduz.

 

 

23. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Batzar Orokorra lehenengo deialdian baliozkoa izango da kideen erdia gehi bat agertzen denean. Bigarren deialdia eratzeko nahikoa izango da parte-hartzaileen edozein kopuru.

 

2.- Batzar Orokorreko kide ez diren Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak ahotsarekin baina boto-eskubiderik gabe parte hartu ahal izango dute. Gainera, ez du baliorik izango quoruma zenbatzeko.

 

 

24. ARTIKULUA

 

Debekatuta dago Batzar Orokorrean botoa eskuordetzea.

 

 

 

II. KAPITULUA

ZUZENDARITZA BATZORDEA=

 

25. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Zuzendaritza Batzordea Federazioaren administrazio-organoa da eta federazioko gaien administrazio-kudeaketa buru= tzen du. Halakoak Batzar Orokorraren gida-lerroen arabera garatu behar ditu.

 

 

26. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Zuzendaritza Batzordea, kideen kopuru bikoitiarekin osatutakoa, honela eratuko da:

 &nb= sp;      

a)&n= bsp;    Presidentea, aldi berean, Federaziokoa izango de= na.

b)&n= bsp;   Presidenteordea. Horrek presidentearen eginkizun= ak beteko ditu hori aldi baterako ez dagoenean edo kargua utzi duenean.

c)&n= bsp;    Gehienez ere, 11 batzarkide.  

 &nb= sp;      

Zuzendaritza Batzordean, gainera, diruzai= na egongo da Federazioko idazkariaren laguntzarekin batera, biak ahotsarekin b= aina boto-eskubiderik gabe.

 

2.- Zuzendaritza Batzordeko kargu guztiak ohorezkoak dira, idazkariaren edo diruzainaren kargua izan ezik. Azken hori= en kasuan, ordainsaria jaso ahal dute.

 &nb= sp;      

 

27. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Zuzendaritza Batzordeko kideak presidenteak aukeratuko ditu karguaz jabetu eta hurrengo hogeita hamar egunetan.

 

2.- Zuzendaritza Batzordeko kideak, presidentearen kargua izan ezik, honi kargu horretarako xedatutakoa baitzaio aplikagarri, berrautatuak izan daitezke, baina gehienez ere hiru agintaldi egongo dira jarraian, Zuzendaritza Batzordean izan dituzten zuzendaritza-ka= rgu guztiak kontatuz, lehendakariarena barne.

 

 

28. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Federazioko presidenteari, edo, halak= orik izan ezean, presidenteordeari, edo Zuzendaritza Batzordeko kideen %25eri dagokio bileretarako deialdia egitea.

 &nb= sp;      

2.- Deialdia jorratu beharreko eguneko gai-zerrendarekin eta agiriekin batera egingo da.

 &nb= sp;      

3.- Batzordeko kideei gutxienez bi eguneko aurrerapenarekin jakinarazpena egingo zaie, behar bezala egiaztatutako pres= ako kasuak izan ezik.

 &nb= sp;      

4.- Hala ere, deialdirik egin ez bada ere, ulertuko da hori baliozkoa dela kide guztiek parte hartu badute eta aho bat= ez egin bada.

 

5.- Kideek beren beregi onartzen dutenean, Zuzendaritza Batzorderako deialdia baliozkotzat joko da, baldin eta akordio= ak helbide elektronikoaren bidez, faxez edo Batzordeko kideen adierazpenak jasotzen dituzten antzeko baliabideen bidez hartu badira, baita akordio hor= iek hartzeko botoa ere. Kasu horretan, aktarekin batera, parte-hartzeen eta bot= oen egiaztagiriak gorde beharko dituzte.

 

 

29. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Zuzendaritza Batzordea lehenengo deialdian eratuta egongo da kideen erdia gehi bat agertzen denean, eta, bigarren deialdian kideen %25 agertzen denean, eta, edozein kasutan ere, Federazioko presidentea edo presidenteordea bertan egon beharko da. Deialdia Batzordeko kideen %25ek eskatu duenean, ulertuko da Batzordea eratuta dagoe= la kideen erdia gehi bat agertu bada.

 &nb= sp;      

 

2.- Federazioko presidenteak, edo halakor= ik ez dagoenean, presidenteordeak Zuzendaritza Batzordeko bilerak zuzenduko di= tu eta horren jarduketa gidatu eta koordinatuko du. Bata edo bestea ez badago, pertsona zaharrenak zuzenduko du.

 

 

30. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Hona hemen Zuzendaritza Batzordeak be= re kargua uzteko arrazoiak:

 

a) President= eari, edo, horri nahiz Zuzendaritza Batzordeari osotasunean zuzendutako zentsura-mozioa onesteagatik.

 &nb= sp;       b) Adierazpen administratiboaren edo judizialaren ondoriozko desgaikuntzarenga= tik.

 &nb= sp;       c) Presidenteak dimititzeagatik.

d) Kideen erdia baino gehiagok dimititzeagatik edo horiek hiltzeagatik, presidenteak dimititu dut= enak edo hildakoak ordeztu ez baditu.

 

 

2.- Hona hemen Zuzendaritza Batzordeko ki= deek euren kargua uzteko arrazoiak:

 &nb= sp;       a) Dimisioa.

 &nb= sp;       b) Heriotza.

 &nb= sp;       c) Presidenteak bere kargua uztea.

 &nb= sp;       d) Modu judizialean adierazitako ezgaikuntza.

e) Kirol-denboraldi ba= tean ondoz ondoko edo txandakako hiru batzarretara ez agertzeagatik, salbu eta justifikatutako arrazoia gertatu denean.

 &nb= sp;        f) Presidenteak horien karguak utzi dituenean.

 

3.- Presidenteak, Zuzendaritza Batzordeko kide batek edo gehiagok bere kargua utzi, borondatez dimititu, hil edo ezga= itu badira, plaza hutsak betetzeko beste pertsona batzuk izendatu ahal izango d= itu.

 

 

31. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Batzar Orokorrak presidentearen eta Zuzendaritza Batzordearen erantzukizuna zentsura-mozio baten bitartez eskatu ahal izango dute. Zentsura-mozio hori ondore horretarako antolatutako Batzar Orokorreko kideen gehiengo absolutuak onetsi beharko du.<= /p>

 &nb= sp;      

2.- Zentsura-mozio horren onespenak Zuzendaritza Batzordeko kide guztien kargua uztea eragingo du, Federazioko presidentearen kargua uztea barne.

 

 

32. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Zuzendaritza Batzordeko presidentearen kargua hutsik geratzen bada, horrek funtzioko presidentea izaten jarraituko= du eta Hauteskunde Batzorderako deialdia egingo du, gehienez ere, hilabeteko epean, hauteskunde-prozesua hasi eta Zuzendaritza Batzordeak izendatuko duen presidentea aukeratzeko xedearekin.

 &nb= sp;      

2.- Hori egitea ezinezkoa bada, gutxienez Batzar Orokorreko kide guztien %5 ordezkatzen duen edozein kolektibok Hauteskunde Batzorderako deialdia egin ahal izango du.

 

 

33. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Federazioko idazkariak, gutxienez ere, hurrengo eginkizunak bete beharko ditu:

 

a) Batzar Or= okorreko eta Zuzendaritza Batzordeko bileren aktak egitea.

b) Federazio= aren liburuak eta gainerako agiriak zaintzea, kontabilitatekoak izan ezik.<= /o:p>

c) Aipatu li= buruen edukiari buruz bidezkoak diren ziurtagiriak luzatzea.

 

34. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Federazioko diruzainak, gutxienez, hurren= go eginkizunak bete beharko ditu:

a) Federazio= aren ordena ekonomikoaren kontuak eta eragiketak zuzentzea.

 &nb= sp;       b) Federazioaren kontabilitate-liburuak zaindu eta horiek eramatea.=

c) Beharrezkoak diren kontabilitate-agiri guztiak prestatzea, bereziki, urteko aurrekontuaren zirriborroa eta ekitaldi bakoitzaren kontuak, Batzar Orokorrak horiek ostean aztertu eta onets ditzan.

 

 

 

III. KAPITULUA

 PRESIDENTEA

 

 

35. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Federazioko presidenteak lege-ordezkaritza bere gain hartu du, Batzar Orokorrak eta Zuzendaritza Batzordeak hartutako akordioak betearazten ditu eta horrek egiten dituen bilerak gidatzen ditu..=

 

 

36. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Federazioko presidentea Batzar Orokor= rak aukeratutako pertsona izango da.

 &nb= sp;      

2.- Presidenteak bere kargua arrazoi hauen ondorioz utziko du:

 &nb= sp;       a) Dimisioa.

 &nb= sp;       b) Zentsura-mozioaren onespena.

c) Bide administratibo= aren edo judizialaren bidez adierazitako desgaikuntza edo ezgaikuntza.

 &nb= sp;       d) Heriotza.

 

3.- Presidenteak bere kargua uzten badu, hautaketa berria egin beharko da. Hori gertatzen bada, funtzioko Zuzendarit= za Batzordea izaten jarraituko du eta Hauteskunde Batzordea gehienez hilabeteko epean deituko du. Epe hori igaro ondoren deialdirik egin ez bada, gutxienez Batzar Orokorreko kide guztien %5 ordezkatzen duen edozein kolektibok Hauteskunde Batzorderako deialdia egin ahal izango du.

 

 

 

37. ARTIKULUA

 

Presidentea berriro aukeratu ahal izango = da, baina agintaldiek epe-muga dute, ondoz ondoko hiru agintaldi, hain zuzen. O= ndoz ondoko hiru agintaldiak iragan ondoren, ezin izango da berriro presidente kargurako hautatua izan gutxienez lau urteko epea igaro arte.

 

 

 

IV. KAPITULUA

XEDAPEN ERKIDEAK<= /o:p>

 

 

38. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Estatutu hauen 13. artikuluan ezarri orga= noko kideek eginkizunak beteko dituzte euren ondorengoek karguaz jabetu arte.

 

 

39. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Bizkaiko Xake Federazioaren kide anit= zeko organoen akordioak bertaratutako kideen gehiengo soilaren bidez hartuko dir= a, salbu eta lege- edo estatutu-xedapenetan gehiengo kualifikatuak ezartzen direnean.

 

2.- Kide guztiek beren beregi onartzen dutenean, Bizkaiko Xake Federazioaren kide anitzeko organoek euren akordioak helbide elektronikoaren bidez, faxez, bideokonferentziaren edo antzeko baliabide teknikoen bidez hartu ahal izango dituzte. Kasu horietan, kasuan kasuko akta fax, helbide elektroniko eta euskarri egokien egiaztagiriekin batera idatziko da.

 

 

40. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Hona hemen Bizkaiko Xake Federazioaren Ba= tzar Orokorreko edo Zuzendaritza Batzordeko betekizunak:

 

 &nb= sp;       a) Adin-nagusitasuna eskuratzea.

b) Administrazio-egoit= za izatea Federazioaren eremuan. Salbuespeneko inguruabarretan, Batzar Orokorr= ak betekizun hori bete gabe utz dezake.

c) Karguak e= do eginkizunak betetzeko desgaikuntza dakarren diziplina-zehapen irmorik ez izatea.

d) Kargu pub= likoa betetzeko desgaikuntza dakarren epai judizial irmoaren bidez kondenatua ez izatea.

 &nb= sp;       e) Erabaki judizial irmoaren bidez ezgai ez adieraztea.

 

41. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Federazioko organoek hartutako akordi= oei dagokienez idazkariak akta egingo du eta gutxienez puntu hauek jasoko dira: parte hartu duen pertsonen izena, bileraren tokia eta epea, eztabaidaren pu= ntu nagusiak, bozketaren forma eta emaitza eta akordioen edukia.

 

 &nb= sp;      

2.- Hartutako akordioen aurkako botoak, baldin eta hori ziodunak badira, kide anitzeko organoen erabakien ondorioz = sor daitekeen erantzukizunetik salbuetsiko dute.

 

 

42. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioko Zuzendaritza Batzordeak egokitzat jotako batzordeak eta gainerako antzeko organoak eratu ahal izango ditu, bai Federazioko kirol-jardueraren sektore bat garatzeko beharrezkoak direnak bai Federazioa osatzen duten kolektiboen edo estamentu= en funtzionamendurako beharrezkoak direnak.

 

 

43. ARTIKULUA

 

1.- Bizkaiko Xake Federazioan dopajeari begira aplikatu beharreko arauketa ezartzen duten organoak egon beharko dir= a.

 

2.- Bizkaiko Xake Federazioan batzorde teknikoa egon beharko da. Batzorde horrek Federazioko zuzendaritza teknikoa= eta kirol-zuzendaritza bere gain hartzen ditu.

 

 

44. ARTIKULUA      &nb= sp; 

 

Bizkaiko Xake Federazioko zuzendariek hurrengo eskubideak dituzte:

 

a) Eusko Jaurlaritzarengandik eta Bizkaiko Foru Aldundiarengandik federazioetako Zuzendaritza-arloko langileen prestakuntza iraunkorra eta eginkizunak behar bezala betetzeko doako aholkularitza tekni= koa jasotzea.

b) Jarduerak egin ondoren sortutako gastuen ordainketa jasotzea, Federazioak aurretiaz ezarri mugen barruan.

c) Federazioaren bidez aseguru bat izatea, borondatez= ko jardueraren ondorioz zuzenean sortutako istripu-arriskuei eta erantzukizun zibilari aurre egiteko.

d) Jarduera duintasun-, segurtasun- eta higiene-baldi= ntza egokietan egitea, eginkizunen izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta.<= /o:p>

e) Zuzendari-izaeraren egiaztapena izatea.=

f) Kirol-arloan izandako gizarte-kontribuzioaren ondoriozko aintzatespena lortzea.

g) Federazioko Zuzendaritza-organoetan parte hartzeko beharrezkoa den informazioa eta agiriak izatea.

h) Atxikitako eginkizunak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren baliabide materialak modu iraunkorrean jasotzea.

      i) Federazi= oaren arauetan ezarritako bestelakoak.

 

 

45. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioko zuzendariek puntu hauek bete beharko dituzte:

 

a) Bidezkoa = denean, eginkizunak betetzean jasotako informazio ezagunaren isil-gordeari eustea. Isil-gordearen betebeharrak kargua utzi ondoren ere iraun egingo du.

b) Eginkizun= ak arreta egokiarekin betetzea, une oro Federazioaren estatutuen helburuari helduta.

  c) Kasuan kasuko kirol-federazioek eskainitako baliabide materialak errespetatu eta zaintzea=

      d) Federazi= oekin batera hartutako konpromisoak betetzea.

e) Eginkizun= ak arreta egokiarekin betetzeko antolatzen diren prestakuntza-jardueretan parte hartz= ea.

f) Urtarrila= ren 31ko 16/2006 Dekretuan debekatutako edozein motatako kontraprestazio ekonomikoa ezeztatzea.

g) Eginkizun= ak betetzen jarraitzea euren ondorengoak karguaz jabetu arte, ezinbesteko kasua izan ezik.

h) Organo es= kudunek hartutako akordioak eta ebazpenak betetzea.

i) Irtengo d= uten zuzendarien ordezko zuzendari berriei beharrezkoak diren agiri eta informaz= io guztiak ematea.

j) Interes pertsonala duten gaien eztabaidetara ez agertzea edo bertan ez esku hartzea. Ulertuko da interes pertsonala dagoela gaiak zuzendariaren ezkontidearengan= edo antzeko afektibotasun-harremanak dituztenengan edo ondorengo nahiz aurrekoe= ngan edo zuzendaritza-kargua bete edota parte-hartze garrantzitsua duen sozietatearen gain eragina duenean.

k) Zein orga= noko kide izan eta organo horren bileretara agertzea eta eztabaidetan forma akti= boan parte hartzea, bere irizpidea erabaki egokiak hartzeko baliagarria izan dad= in.

      l) Emandako akreditazioa behar bezala erabiltzea.

m) Federazio= ak, hala denean, onetsitako Kode Etikoa betetzea.

n) Federazio= ko estatutuetan edo arauetan aurreikusitako beste edozein puntu.

 

 

46. ARTIKULUA

 

1.- Kirol-federazioko presidentearen kargua ez da bateragarria beste kirol-fede= razioko presidentearen karguarekin, kirol-modalitate ezberdina izan arren.

 

2.- Kirol-federazioko presidentearen kargua ez da bateragarria klub, kirol-talde edo bertan dagoen beste erakunde-mota bateko presidente edo ordezkariaren karguekin. Federazioko presidenteak Batzarrera klub, kirol-talde edo beste = mota bateko erakundeko presidente gisa agertu denean, edo presidentearen kargurik izan gabe ordezkari gisa jardun duenean, klub, kirol-talde edo erakundeko presidente edo ordezkari izatea dimititu beharko du.

 

3.- Federazioko presidentearen kargua ez da bateragarria Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Foru Administrazio eta Administrazio Nagusiaren federazio-eremuarekin zuzen= ean lotutako kargu edo enplegu publikoekin.

 

4.- Federazioko zuzendaritza-kargua ez da bateragarria gomendio eta aholkularit= za profesionalaren eginkizunekin. Era berean, kirol-federazioko zuzendaritza-kargua ez da bateragarria lan-, zibil- edo merkataritza-kontratuaren bidezko zerbitzuak emateko jarduerekin.

 

 

47. ARTIKULUA

 

Hona hemen Bizkaiko Xake Federazioko Zuzendaritza-arloko langileen debekuak:

 

      a) Kalte-or= dainak jasotzea kargua laga edo dimititu ostean.

b) Hirugarren pertsonengandik edo erakundeengandik komisioak edo antzeko mozkinak jasotze= a, kirol-erakundeak kontratatutako ondasun eta zerbitzuen ondorioz.=

c) Pizgarriak jasotzea, kirol- eta ekonomia-arloko helburuak eskuratzearen ondorioz.=

d) Enpresen = bidez edo hirugarren pertsonen edo erakundeen izenean kirol-federazioarekin kontratatzea. Autokontratazio horren barruan ezkontideen enpresak, antzeko afektibotasun-harremanak dituzten pertsonak eta ondorengoak nahiz aurrekoak sartzen dira.

e) Kirol-federazioaren ondarea erabiltzea edo lanpostuaz baliatzea ondare-abantaila eskuratzeko.

 

 

 

IV. TITULUA

FEDERAZIOKO ESTAMENTUAK<= /span>

 

 

48. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioko estamentuetako kideek, gutxienez, eskubide hauek izango dituzte:

 

a)&n= bsp;    Federazioko organoak ordezkatu eta horietan parte hartzea, estatutu hauek eta aplikatu beharreko arauketan ezarri moduan eta proportzioan.

b)&n= bsp;   Federazioak antolatutako jardueretan parte hartz= ea, horri buruz emandako erregelen arabera.

c)&n= bsp;    Eskatutako informazioa jasotzea eta Federazioare= kin zerikusia duten gaietan irizpideak eta iritziak askatasunez ematea, kirol h= ori behar bezala garatu dadin.

d)&n= bsp;   Federazioko organo eskudunengana jotzea Federazi= oko arauak bete ahal izateko.

e)&n= bsp;    Federazioko arauen arabera egokitzat jotako kontsultak eta erreklamazioak helaraztea.

f)&n= bsp;     Lizentzia egiaztatzen duen agiria izatea.

 

 

49. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioko estamentuetako kideen hurrengo betebeharrak bete beharko ditu:

 

 &nb= sp;       a) Ezarritako kuotak ordaintzea.

b) Federazioko organoak hartutako baliozko akordioak betetzea, baldin eta organo eskudunak horiek deuseztatu edo eteten ez baditu.

c) Federazio= aren helburuak lortzeko, modu aktiboan lankidetzan jardutea.

d) Betetzen dituzten k= arguei datxezkien betebeharrak leial betetzea.

e) Bizkaiko selekzioen deialdietara agertzea, kirol-txapelketan parte hartzeko edo horiek prestatz= eko.

 

 

50. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Estatutu hauen ondoreetarako, kirol-klubak edo taldeak Euskal Herriko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen III. tituluan ezarritakoaren arabera eratuko dira.

 

 

51. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Klubek eta taldeek, Bizkaiko Xake Federaz= ioak antolatu eta baimendutako txapelketa ofizialetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko lizentzia izan beharko dute.&= nbsp;  

 

 

52. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioko kirolariak kirolarien estamentuari dagokion federazioaren lizentzia egokia duten perts= ona fisikoak izango dira.

 

 

53. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Bizkaiko Xake Federazioko teknikariak Federazioak edo indarreko legeriak eskatutako titulua eta estamentu horreta= ko federazioaren lizentzia egokia duten pertsonak izango dira.

 &nb= sp;      

2.- Teknikariak, hala denean, Federazioko teknikarien elkargoan bilduko dira.

 &nb= sp;      

 

54. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Bizkaiko Xake Federazioko epaileak erakunde eskudunak igorritako beharrezko titulua eta federazioaren lizentzia egokia duten pertsona fisikoak izango dira.

 &nb= sp;      

2.- Epaileak, hala denean, Federazioko epaileen elkargoan bilduko dira.

 

 

 

V. TITULUA

DIZIPLINA-ARAUBIDEA

 

 

55. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioko diziplina-araubideari dagokionez, urtarrilaren 10eko 7/1989 Dekretuaren ondoriozko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen X. tituluan ezarritakoa edo hori ordezten duen xedapenean, estatutu hauetan eta Federazioaren Kirol Diziplin= aren Arautegian ezarritakoa aplikatuko da.

 

 

56. ARTIKULUA

 

1.- Bizkaiko Xake Federazioak diziplina-a= hala egitura organikoaren zati diren pertsonen gain eta horretan afiliatutako pertsona fisiko edo juridiko guztien gain soilik egikarituko du.=

 

2.- Federazioak ezin izango du egikaritu diziplina-ahala beste lurralde-eremu eta kirol-jarduera bereko federazioko kideen gain, kirol-jarduera Bizkaiko Lurralde Historikoan garatu arren.

 

 

57. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Diziplina Batzordea Bizkaiko Xake Federaz= ioko organoa da eta horrek kirol-arloko diziplina-ahala egikaritzen du federazio= ko gainerako organoak kontuan hartu gabe.

 

 

58. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Diziplina Batzordea Zuzendaritza Batzordeak izendatutako pertsona bakarrak osatuko du eta Diziplina Epaile izendatuko da. 

 

2.- Diziplina Epailea presidentearen agintaldiaren hasieran izendatuko da lau urteko agintaldia betetzeko. Epail= eak eginkizun hori betetzeko beharrezkoak diren ezagutza zehatzak izan beharko ditu.

 

3.- Diziplina Epailearen eginkizunak ezin izango dituzte bete Zuzendaritza Batzordeko kideek.

 

 

59. ARTIKULUA

 

Diziplina Epaile= ak hartutako erabakiak zuzenean Euskal Xake Federazioaren Diziplina Batzordean aurkaratu ahal izango dira.

 

 

 

VI. TITULUA

 

 

60. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioko hauteskunde-ara= ubideari dagokionez, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren VII. tituluan, hori garat= zen duten xedapenetan, estatutu hauetan eta Federazioko Batzar Orokorrak onetsi beharko duen Hauteskunde Arautegian ezarritakoa aplikatuko da.

 

 

61. ARTIKULUA

 

Federazioko Batzar Orokorra aukeratzeko, hauteskunde-kidegoa federazioko estamentu bakoitzaren lizentzien titularrek osatuko dute, kasuan kasuko Hauteskunde Arautegian zehaztutako baldintzetan= .

 

Hautesleen eta hautagarrien izaera Euskal Herriko Kirol Federazioen Dekretuan, estatutu hauetan eta Federazio honetako Hauteskunde Arautegian xedatutakora egokituko da.

 

 

62. ARTIKULUA

 

Federazioan Hauteskunde Batzordea egongo = da eta horrek hauteskunde-prozesua bultzatzeaz gain, horren garapen egokia zainduko du. Hauteskunde Batzordea hauek osatuko dute: hiru kidek, batek presidente gisa jardunez eta beste batek idazkari gisa jardunez. Horiek kid= een artean izendatuko dira eginkizunok betetzeko, eta, horien artean izendatzen= ez badira, presidentea zaharrena izango da eta idazkaria gazteena.<= /span>

 

 

63. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Hauteskunde Batzordearen eginkizunen irau= pena lau urtekoa izango da, Batzar Orokorrak hori ordeztu eta epealdia amaitu aurretik beste bat izendatzeari kalterik egin gabe.

 

 

64. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Hauteskunde Batzordeko kideak eta ord= ezkoak Batzar Orokorrak izendatuko ditu hauteskunde-prozesua hasi aurreko azken Oh= iko Batzarrean edo zozketa bidez, betiere hautagaiak izango ez diren pertsonen artean, inor aurkezten ez bada.

 &nb= sp;            =     

2.- Ezin izango dira Hauteskunde Batzorde= ko kide izan hautagai gisa aurkezten diren pertsonak; baldintza hori izendatut= ako Hauteskunde Batzordeko kideetatik edozeinek betetzen badu, orduan kargua ut= zi eta izendatutako ordezkoa jarri beharko da.

 

 

65. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Hauteskunde Batzordeak eginkizun hauek beteko ditu:

 

 &nb= sp;       a) Hautesleen errolda eta hauteskunde-egutegia onestea

 &nb= sp;       b) Aurkeztutako hautagaiak aldarrikatu eta argitaratzea

 &nb= sp;       c) Hauteskunde Mahaia izendatzea

 &nb= sp;       d) Hautatutako hautagaiak aldarrikatzea

e) Aurkeztutako erreklamazioak eta eskabideak aurkaratzea eta Hauteskunde Mahaiak hartutako erabakien aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

f) Hauteskun= deen eta emaitzen gain zuzeneko eragina duen beste edozein gai ebaztea.

 

2.- Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiak Kirol Justiziaren Euskal Batzordean aurkaratu ahal izango dira

 

 

66. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Hauteskunde Batzordeak, hautagaiak izango= ez diren hautesleen artean zozketa egin aurretik, hiru kiderekin eta kopuru be= reko ordezkoekin osatutako Hauteskunde Mahaia izendatuko du. Presidentea eta idazkaria horien artean eginkizun horiek betetzeko aukeratuko dira, eta, ho= rien artean izendatzen ez badira, orduan presidentea zaharrena izango da eta idazkaria gazteena.

 &nb= sp;      

 

67. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Hauteskunde Mahaiak eginkizun hauek beteko ditu:

 

 &nb= sp;       a) Bozketen garapen egokia zaintzea

 &nb= sp;       b) Boto-emaile eta horien hautesle-izaera egiaztatzea

 &nb= sp;       c) Igorritako botoen baliozkotasunari buruzko ebazpena ematea

d) Botoak berriro zenb= atzea, behin horien igorpena amaituta

 &nb= sp;       e) Bozketarekin zerikusia duen beste edozein gai ebaztea

 

2.- Hauteskunde Mahaiak hartutako erabaki= ak Hauteskunde Batzordean aurkaratu ahal izango dira.

 

 

 

VII. TITULUA

EKONOMIA- ETA ONDARE-ARAUBIDEA

 

 

68. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Bizkaiko Xake Federazioa aurrekontu-araubide eta ondare propioaren mende dago.

 

2.- Federazioaren ondarea bere titulartasunpeko ondasunekin eratzen da.

=  <= /o:p>

3.- Hona hemen federazioko baliabideak:

 

 &nb= sp;       a) Federatuen kuotak.

 &nb= sp;       b) Erakunde publikoek eman ditzaketen diru-laguntzak.

 &nb= sp;       c) Dohaintzak, jarauntsiak, legatuak eta sariak.

d) Antolatutako kirol-jarduerek eta –txapelketek sortutako mozkinak.

e) Industria= -, merkataritza-, lanbide-jardueren eta emandako zerbitzuen ondoriozko mozkina= k.

f) Ondarearen fruituak eta besterendu edo zamatutako produktua, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 138. artikuluan ezarritako baldintzetan.

 &nb= sp;       g) Eskuratutako maileguak eta kredituak.

h) Jardueraren garapen= ean eskuratu daitekeen beste edozer.

 

 

69. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Federazioaren diru-sarrera guztiak, kirol-adierazpen ezberdinen ondorioz eskuratutako mozkinak eta sariak barne, bai eta Federazioak industria-, merkataritza-, lanbide edo zerbitzu-jarduer= en ondorioz eskuratu ditzakeenak ere, gizarte-xedearen garapenean oso-osorik aplikatuko dira.

 &nb= sp;      

2.- Mozkinak inoiz ez dira banatuko Federazioko kideen artean.

 

 

70. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioak ondasun higiezi= nak zamatu eta besterendu ahal izango ditu, dirua mailegu gisa har ditzake eta zorraren edo ondarearen zati alikuotaren tituluak igorri ahal izango ditu, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 139. artikuluan ezarri baldintzetan.<= o:p>

 

 

71. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioak goi-zuzendaritz= ako lan-kontratuak sinatu ahal izango ditu, baldin eta akordioa eta ordainketar= en zenbatekoa eta kontratuaren gainerako baldintzak Batzar Orokorrean dauden kideen gehiengo absolutuak onetsi baditu eta kontratu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zuzendaritzak baimendu badu. 

 

 

72. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Bizkaiko Xake Federazioak urtean-urtean ekitaldi bakoitzaren aurrekontua onetsiko du.

 

2.- Zuzendaritza Batzordeak aurrekontua egingo du eta Batzar Orokorrak hori onetsiko du.

 

3.- Aurrekontuan, zenbakiekin, multzoka e= ta modu sistematikoan Federazioak bere gain har ditzakeen gehieneko betebeharr= ak eta kasuan kasuko ekitaldian likidatu daitezkeen eskubideak adieraziko dira. Bizkaiko Xake Federazioaren aurrekontuan, era berean, kirol horretako emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren sustapenarekin zerikusia duten betebeharrak islatu beharko dira.

 

4.- Aurrekontua bakarra izango da eta Federazioko gastu eta diru-sarrera guztiak jasoko dira, organo osagarriek e= do erakunde instrumentalek sortutakoak barne. Kudeaketa- edo antolakuntza-beharrizanak hala eskatzen dutenean, Bizkaiko Xake Federazioak sistema zentralean behar bezala integratutako kontabilitateko azpierakundeak sortu ahal izango ditu.

 

5.- Aurrekontua orekatua izango da eta in= oiz ezin izango da onetsi aurrekontu defizitarioa, horretarako aurretiaz kirol-administrazio eskudunaren baimena eskuratu ez bada.=

 

6.- Batzar Orokorraren onespena eskuratu ondoren, aurrekontua eta ekitaldiko kontuak administrazioari helaraziko zaizkio.

 

7.- Federazioko Zuzendaritza Batzordeak gastuen aurrekontu osoaren %20 gainditzen ez duten aurrekontuen aldaketak egitea erabaki ahal izango du.

 

8.- Federazioaren aurrekontu osoaren %20 gainditzen duten programen artean kredituak transferitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena beharko da.

 

 

73. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Ekitaldia it= xi eta hurrengo hiru hilabeteetan, Bizkaiko Xake Federazioko Zuzendaritza Batzordeak urteko kontuak egingo ditu. Horietan balantzea, galera-irabazien kontua eta oroitidazki ekonomikoa jasoko dira. Hurrengo hiru hilabeteetan, horiek Ohiko Batzar Orokorrari helaraziko zaizkio, horrek urteko kontuak aztertu eta onets ditzan.

 

2.- Zuzendaritza Batzo= rdeak egindako urteko kontuak presidenteak, edo, hala denean, diruzainak sinatuko ditu.

 

3.- Federazioko urteko kontuak egiturari begira Kirol Federazioei moldatutako Kontabilitatearen Plan Orokorraren egokitzapen-arauetara egokituko dira.

 

 

74. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioak auditoretza egi= ngo du Herri Administrazio eskudunak bidezko kasuetan eta ekitaldietan hori egi= tea eskatzen duenean.

 

 

 

VIII. TITULUA

AGIRIEN ARAUBIDEA

 

 

75. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioak nahitaez hurren= go liburuak eramango ditu:

 

a) Federazio= ko estamentuen liburua, estamentu bakoitzari dagokion ataletan bereiztuta. Lib= uru horretan horien zerrenda gaurkotua jasoko da, bai eta sarrera- nahi baja-da= tak ere.

b) Federazio= aren akta-liburua; liburu horretan, Batzar Orokorrak, Zuzendaritza Batzordeak eta Federazioko gainerako organoek hartutako akordioak jasoko dira.<= /span>

 &nb= sp;       c) Kontabilitate-liburuak.

d) Hala denean, zorrar= en edo ondarearen zati alikuotaren tituluen Erregistro Liburua. =

e) Gatazkak epaiketaz kanpo ebazteko araubidearen mende jartzetik salbuesteko Erregistro Liburua.

 

Liburu horien izapideak Euskal Herriko Ki= rol Erakundeen Erregistroan ezarritakoaren arabera egin beharko dira.

 

 

 

IX. TITULUA

FEDERAZIOAREN DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA

 

76. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Bizkaiko Xake Federazioa hurrengo arrazoien ondorioz desegingo da:

 

a)&n= bsp;    Aparteko Batzar Orokorrera bertaratutako kideen = bi herenen gehiengoak hartutako akordioaren ondorioz, artikulu honen bigarren atalean ezarri arrazoietatik edozein eman bada.

b)&n= bsp;   Erabaki judizialaren ondorioz.=

 

2.- Bizkaiko Xake Federazioa hurrengo arrazoien ondorioz desegin beharko da:

 

a)&n= bsp;    Federazioaren aintzatespen ofiziala ezeztatzea.<= o:p>

b)&n= bsp;   Administrazio-izaerako eginkizun publikoak ageri= an egikari ezin izateagatik.

c)&n= bsp;    Federazioko organoak gerarazteagatik, euren funtzionamendua betetzeko ezintasuna eraginez.

d)&n= bsp;   Agindutako eginkizun publikoak egikaritzeko ezintasunagatik.

e)&n= bsp;    Beste kirol-federazio batekin bat egiteagatik.

f)&n= bsp;     Beste kirol-federazio batean integratzeagatik.

g)&n= bsp;    Indarreko legerian ezarri beste edozein arrazoi gertatzeagatik

 

 

77. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

1.- Federazioko presidenteak Batzar Orokorrerako deialdia egin beharko du, horrek desegite-akordio egokia bi hilabeteko epean har dezan, desegite hori zehazten duen arrazoiaren berri duenetik zenbatuta.

 

2.- Pertsona federatuek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol-arloko Zuzendaritzak presidenteari Batzar Orokorrerako deia= ldia egiteko eskatu ahal izango die, baldin eta horren ustez aurreko artikuluan ezarri arrazoietatik edozein gertatu bada.

 

3.- Batzar Orokorrerako deialdia egin ez = bada edo akordiorik hartu ez bada, edo akordio hori desegitearen aurkakoa bada, federatuetatik edozeinek edo Bizkaiko Foru Aldundiak Federazioaren desegite judiziala eskatu ahal izango du.

 

4.- Federazioko Zuzendaritza Batzordeak desegite judiziala eskatu beharko du federazioaren akordioa desegitearen aurkakoa denean edo hori lortu ezin denean.

 

 

78. ARTIKULUA

 

Federazioa desegin ondoren, likidazio-epealdia irekiko da, salbu eta bat-egite kasuak edo federazioaren aktiboa edo pasiboa osorik lagatzeko beste edozein kasu gertatzen denean.

 

 

79. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioak, behin hori deseginda, bere nortasun juridikoari eutsiko dio likidazio-prozesuan murgil= duta dagoen bitartean. Fase horretan, bere izendapenari “likidazio-prozesuan” kontzeptua gehitu beharko zaio.

 

 

80. ARTIKULUA

 

Federazioa likidazio-prozesuan dagoela ad= ierazten den unetik Zuzendaritza Batzordeak bere eginkizunak betetzeari utziko dio, = eta eginkizunok likidatzaileek beteko dituzte. Hala ere, Zuzendaritza Batzordeko kideek euren konkurtsoa utziko die likidazio-eragiketak modu eragingarrian = egin daitezen.

 

 

81. ARTIKULUA

 

1.- Federazioko Batzar Orokorrari dagokio likidatzaileen izendapena eta horien zenbakia beti bakoitia izango da.=

 

2.- Likidatzaileen izendapena eta kargua uztea Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko dira.=

 

 

82. ARTIKULUA

 

 Hona hemen Federazioko likidatzaile= en eginkizunak:

 

a)     Administrazio-organoa bateratzeko xedearekin, Federazioaren hasierako balantzea bere eginkizunak hastean sinatzea.

b)    Federazioko liburuak eta gutuneria eraman eta zaintzea eta ondarea zaintzea.=

c)     Egiteko dauden eragiketak eta Federazioa likidatzeko beharrezkoak diren eragiketa berriak gauzatzea.

d)    Federazioko ondasunak eta eskubideak besterentzea. Ondasun higiezinak enkante publikoan salduko dira. Zuzeneko salmenta Bizkaiko Foru Aldundiak baimendutako kasuet= an soilik egingo da.

e)     Transakzioak eta arbitrajeak hitzartzea, Federazioko interesak direla-eta komenigarria denean.

f)      Hartzekodunei ordaintzea.

g)     Federazioko ordezkaritza izatea.

 

 

83. ARTIKULUA

 

Likidazioa amaitu ondoren, likidatzaileek azken balantzea egingo dute eta hori Batzar Orokorrak onetsi beharko du. Horrela, azken balantze horren saldoa positiboa bada, hori Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol-arloko Zuzendaritzari helaraziko zaio. Foru-organo horrek, indarreko legeriaren arabera, Federazioa desegitearen ondoriozko ondarearen destinoari buruzko erabakia hartu beharko du.

 

 

84. ARTIKULUA

 

Likidatzaileen eginkizuna arrazoi hauen ondorioz amaituko da:

 

a)&n= bsp;    Likidazioa egiteagatik.

b)&n= bsp;   Batzar Orokorrak egiletsitako ahalmenak ezeztatzeagatik.

c)&n= bsp;    Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol-arloko Zuzendaritz= ak ahalmenak ezeztatzeagatik.

d)&n= bsp;   Erabaki judizialaren ondorioz.=

 

 

85. ARTIKULUA

 

Federazioa kaudimengabezia-egoeran badago, likidatzaileek berehala kasuan kasuko konkurtso-adierazpena eskatu beharko dute.

 

 

86. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Federazioaren azkentzea Likidazio Batzord= eak Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroari jakinaraziko dio, horrek inskripzioa ezereztu dezan.

 

 

 

X. TITULUA

ESTATUTUAK ETA ARAUTEGIAK

 

 

87. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Bizkaiko Xake Federazioko estatutuak alda= tu ahal izango dira aparteko Batzar Orokorrera bertaratutako kideen bi herenen gehiengoak hartutako akordioaren ondorioz.

 

 

88. ARTIKULUA

 &nb= sp;      

Estatutuen proiektua onetsi ondoren, hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol-arloko Zuzendaritzari egutegiko 60 eguneko epean bidaliko zaio, Batzar Orokorrak akordioa hartzen duenetik zenbatuta. =

 

 

89. ARTIKULUA

 

Estatutu horiek eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroak eskatutako euskarri informatikoa Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntzetan aurkeztu beharko dira.

 

 

90. ARTIKULUA

 

Federazioko estatutuen indarraldia administrazioaren onespenaren mende geratuko da, eta ostean Bizkaiko Aldizk= ari Ofizialean argitaratuko da.

 

91. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioak gutxienez hurre= ngo puntuak arautu beharko ditu:

 

a)&n= bsp;    Txapelketa ofizialen antolakuntza- eta garapen-araubidea.

b)&n= bsp;   Diziplina-araubidea.

c)&n= bsp;    Hauteskunde-araubidea.

d)&n= bsp;   Gatazken epaiketaz kanpoko ebazpena.<= /span>

 

 

92. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioko arautegiak administrazio-onespenerako Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol-arloko Zuzendari= tzan egutegiko hirurogei eguneko epean aurkeztuko dira, Batzar Orokorrak hori onesten duenetik zenbatuta.

 

 

93. ARTIKULUA

 

Arautegiak onetsi eta aldatzeko, beharrez= koa izango da ondore horretarako deitutako aparteko Batzar Orokorrera bertaratu= tako kideen gehiengoaren aldeko botoa.

 

 

94. ARTIKULUA

 

1. - Federazioko zirkularren bidez estatu= tu eta arautegien indarraldi, aplikazio edo interpretazioari buruzko jakinaraz= pena egin eta informazioa emango da, baina ez dute arau-izaerarik.

 

2. - Federazioko zirkularrek ez dute behar aurretiazko administrazio-onespenik.

 

 

95. ARTIKULUA

 

1. - Goi mailako lurralde-eremuko federaz= ioen estatutuak eta arautegiak federazioan eta bertako kideen gain zuzenean apli= katu ahal izango dira, baldin eta Bizkaiko Federazioa federazio horietan integra= tuta badago eta beti horien eskumeneko gaiei dagokienez. Kasu horretan, Bizkaiko Xake Federazioak arau horiek Federazioko estamentuen artean hedatu beharko = ditu horiek behar bezala ezagutu ditzaten. Arau horiek Federazio horretako hizkuntzetatik edozeinetan idatzi beharko dira.

 

2. - Goi mailako lurralde-eremuko kirol-federazioen gainerako arauak ezin izango dira zuzenean aplikatu Bizka= iko Xake Federazioan, ezta bertako kideen gain ere. Horiek Federazioko arauketan jasoko dira federazioaren eta administrazioaren onespena ematen denean eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen direnean bakarrik= .

 

3. - Autonomiez gaindiko federazioen arautegiak ez dute ordezko izaerarik Bizkaiko Xake Federazioan aplikatzeko. Zernahi gisaz, arau horiek ordezko moduan aplikatu ahal izango dira baldin = eta arautegietan esanbidezko igorpena badago, arau horiek behar beste hedatuta badaude eta Federazio horretako hizkuntzetatik edozeinetan idatzita badaude= .

 

 

 

XI. TITULUA

HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIOA

 

 

96. ARTIKULUA

 

Euskara eta gaztelania Bizkaiko Xake Federazioko hizkuntza ofizialak dira.

 

 

97. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioko organoek Federazioan hizkuntza normalizatzeko mailaz mailako prozesua bermatuko dute, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren Hirugarren X= edapen Iragankorrean xedatutako aintzat hartuta.

 

 

98. ARTIKULUA

 

Bizkaiko Xake Federazioaren ziurtagiriak = edo Autonomia Erkidegoko bi hizkuntzetan bi hizkuntzetatik edozeinetan igorri a= hal izango dira, interesdunak adierazitakoari helduta.

 

 

 

XII. TITULUA

GATAZKEN EPAIKETAZ KANPOKO EBAZPENA

 

 

99. ARTIKULUA

 

Federazioaren eta federatuen nahiz kideen artean sor daitezkeen auzi-gorabeherak edo -arazoak Zuzenbideko arbitrajear= en bidez ebatziko dira, indarreko legerian, estatutu hauetan eta hori garatzen duen arautegian ezarritakoari helduta.

 

 

100. ARTIKULUA

 

Arbitrajearen bidez ebatzi daitezkeen auzi-gorabeherak edo auzi-arazoak, edo, oro har, gatazken epaiketaz kanpoko ebazpenak, Kirol Arbitrajearen Euskal Auzitegiaren mende geratuko dira.

 

 

101. ARTIKULUA

 

Federazioko Administrazioak eskuordetutako eginkizun publikoen egikaritzarekin zerikusia duten arazoak eta legeriaren arabera arbitrajetik beren beregi salbuetsitako lege-gaiak izan ezik, gainerakoak bide horren bitartez ebatziko dira.

 

 

102. ARTIKULUA

 

Federazioko federatuak edo kideak, hilabe= teko epean, Estatutu hauek onetsi edo lizentzia eskuratzen denetik zenbatuta, be= ren beregi ukatzen ez badira, ulertuko da Estatutu hauetan eta hori garatzen du= en Arautegian ezarritako arbitraje-sistemaren eta gatazken epaiketaz kanpoko ebazpenaren mende geratuko direla.

 

 

XEDAPEN IRAGANKORRA

 

Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 31ko 16/2= 006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarri lizentzien zehaztapen teknikoak onesten ez dituen bitartean, federazioak lizentziak berak egokitzat jotako formatuarek= in igorriko ditu.

 

 

XEDAPEN INDARGABETZAILEA=

 

Indargabetuta geratu dira data arte inskripzioari nahiz argitalpenari begira indarrean egon diren Bizkaiko Xake Federazioko estatutuak.

 

 

AZKEN XEDAPENA

 

Estatutu hauek indarrean jarriko dira hor= iek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunean.

 

 

 &nb= sp;       Bilbon , 2006ko azaroaren 23an.

------=_NextPart_01C82560.BB21ECF0 Content-Location: file:///C:/2F8BE08B/BizkaikoXakeFederazioarenEstatutuak_archivos/header.htm Content-Transfer-Encoding: quoted-printable Content-Type: text/html; charset="us-ascii"

PAGE 

 

PAGE  1

 

------=_NextPart_01C82560.BB21ECF0 Content-Location: file:///C:/2F8BE08B/BizkaikoXakeFederazioarenEstatutuak_archivos/filelist.xml Content-Transfer-Encoding: quoted-printable Content-Type: text/xml; charset="utf-8" ------=_NextPart_01C82560.BB21ECF0--