Monitore agurgarri hori:
Idatzi honen bidez monitore-titulazioen egoerari buruz informatu nahi dizuet.
Eusko Jaurlaritzaren araudi berrien arabera, monitorea izateko ikastaro batzuk egin beharko dira. Alde batetik kirol guztietarako bloke komuna dago, ikastaro hau urtean hainbat bider emango da (egutegia kontsulta ezazue). Ikastaro honetaz gain, xakerako bloke espezifikoa egin behar da, eta hau urtean behin Euskal Xake Federakuntzak antolatuko du.
MONITORE ZAHARRAK
Araudiak ez du titulazio zaharren baliozkotzerik ahalbidetzen. Baina, xakerako bloke espezifikoa baliozkotu zaie euskal monitore titulodunei, eta beraz bloke komuna soilik egin beharko dute.
Bizkaiko ikastaroa bakarrik egin dutenei ostera, ez zaie zuzenean baliozkotuko, eta bloke espezifikoaren zati bat egiteaz salbuetsiko dira.
Euskal monitoreen zerrenda dago, norbaitek bere egoera zein den jakitea nahi badu edota zalantzaren bat argiteko zuen esanetara gaude federakuntzan.
MONITORE ETA EPAILEENTZAKO IKASTARO TEORIKO-PRAKTIKOA (LEHEN FASEA).
2006.eko abenduaren 6tik 9ra izango dira.
2006.eko abenduaren 6an, goizeko 9etatik 10ak arte, parte hartzaileen harrera eta ostatua ematea (Bilboko Egoitza-Aterpetxean).
Eskolak abenduaren 6an, 7an eta 8an izango dira, goizez eta arratsaldez.
Izena eman behar da lurraldeetako Federazioetan. Epea: azaroaren 28ra arte.
Salneurria: 60 euro.
Roberto Garay Martinez
Bizkaiko Monitoreen Elkargoa