Bilbon, 2006.eko azaroaren 29an.
Xakelari horiek:
Gutun honekin batera 2007 denboraldirako Txapelketa ofizialen egutegia bidaltzen dizuet, eta taldekako ligan izena emateko epea zabalik dagoela adierazten dizuet. Bizkaiko Taldekako Ligan taldeen izena emateko epea abenduaren 22an bukatuko da.
Ligan izena emateko taldea osatuko duten jokalari guztien zerrenda, jokatuko duten ordenean adierazi beharko duzue. Jokalari guztien izen-abizenak, maila, jaiotze-data, eta NANa lehenago ezpadiguzue adierazi. Horretaz gain, talde bakoitzeko kapitaina eta bere telefono zenbakia adieraziko duzue.
Gainera, ezinbestekoa da postaz bidali zaizuen orri urdina betetzea, alde batetik klubaren datuekin, eta bestetik Datuen Babeserako Legearen klausula. Originala sinatuta sinatuta federakuntzara ekarri behar duzue.
Klubaren datuetan jartzen duzuen kontaktu-pertsonari bidaliko zaio federakuntzatik gutunak. Helbidea klubarena izan daiteke, bertan posta arazo barik jasotzen baduzue. Informazioa azkarrago jaso dezazuen interesgarria da zuen emaila adieraztea.
1993,
1994, eta 1995 urteetan jaiotako jokalarien izena emateko beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundian kirol arloaren
eskumena duen Zuzendaritza Nagusiaren berariazko baimena izatea. Baimen hori
federakuntzaren bitartez eskatu behar da, ondorengoaren antzeko gurasoen
idazkia gehituta:
Nik
.............. jaun/andreak (NAN zk.: ........), ........(e)ko ........aren
........(e)(a)n
jaiotako ........ kirolariaren aita/ama edo lege-tutorea naizen
aldetik,
baimena ematen dut ........ kirol modalitatean denboraldi
honetarako
lizentzia federatua tramitatzeko.
........
(e)n, 200....(e) ko ........-ren ........-(e)an.
Sin.:
........
Eskaera hori burutzeko bere denbora beharko denez, jokalari horien izena eman nahi duen klubari eskaria lehen bait lehen egin dezala gomendatzen diogu, taldeen zerrenda bidali baino lehen ere. Gainera, jokalari hauek dagokien eskola-lizentzia izan beharko dute.
2007rako lizentzien salneurria 25 € dira, klub eta taldeen kanona ihazko bera da. Taldeen izena eman ondoren, urtarrilean bidaliko dizuego dagokizuen faktura, horrela ordainketa egin dazazuen.
Adeitasunez,
Bizkaiko Xake Federakuntza